Marco (gaztelaniaz: Marco, la verdad inventada) Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagileek zuzendutako Moriarti ekoiztetxearen filma da.[1] Enric Marco-ren bizitza biografikoan oinarritzen da eta Eduard Fernández du protagonista.[2][3] Javier Cercas idazlearen El impostor liburuaren egokitzapena da.
Gaia
Gehienbat Bartzelonan girotuta, CNTko idazkari nagusiaren eta Enric Marco Batle iruzurtiaren bizitzan oinarritzen da trama: iragan faltsu bat eraiki zuen kontzentrazio-esparru nazietatik bizirik atera zen pertsona gisa, eta aitortza eta sinpatia publikoa irabazi zituen horregatik.[4][5] Mauthausengo Amical Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko lehendakari ohiaren historia da. Arian eman zituen urte luzeetan, gainera, hitzaldi ugari eman zituen ikastetxe eta oroitzapen ekitaldietan. Gizon karismatikoa eta sinesgarria zen, eta mirespena piztu zuen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat asmatua zela jakin zuen arte. Hala, Enric Marco inoiz existitu gabeko deportatua bilakatu zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizasemea: nazien kontzentrazio esparru batean preso hartu zutela.[6]
Aktoreak
Ekoizpena
Gidoia Aitor Arregik, Jon Garañok, Jorge Gilek eta Jose Mari Goenagak idatzi zuten.[7] Irusoin, Moriarti, La verdad inventada AIE, Atresmedia Cine eta Bteam Prodsen ekoizpena da, eta ICAA, Eusko Jaurlaritza, Atresmedia, Movistar Plus+ eta EiTBren parte-hartzea eta babesa du.[8] Javier Agirrek lokalizatu zuen.[9] Euskal Herria (Zarautz), Katalunia, Madril eta Alemania izan ziren grabazio lekuak.[10]
Aurkezpena
Veneziako Mostrako Orizzonti sailean aurkeztu zuten filma.[11] BTeam Pictures-ek egingo du Hego Euskal Herriko distribuzioa 2024ko azaroaren 8an.[12] Film Factoryk nazioarteko salmenta eskubideak erosi zituen.[13]
Erreferentziak