Marc Jacobs

Marc Jacobs

(2017)
Bizitza
JaiotzaNew York1963ko apirilaren 9a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaParsons The New School for Design
High School of Art and Design (en) Itzuli
Teaneck High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea eta jostuna
Jasotako sariak

marcjacobs.com
IMDB: nm2192632 Twitter: marcjacobs Instagram: themarcjacobs MySpace: jacobsjacobs Edit the value on Wikidata

Marc Jacobs (New York, 1963ko apirilaren 9a) estatubatuar moda-diseinatzailea da. Horrez gain, makilaje bildumak, kolonia eta perfumeak ere baditu. Ameriketako eragin handienetako emakume eta gizon homosexualetako bat da.

Bizitza profesionala

Marc New Yorkeko Parson eskola ospetsuan graduatu zen, matrikularekin, moda diseinuan. Ikasten zebilen bitartean zenbait sari irabazi zituen, eta graduatu baino lehenago saldu zuen bere lehenengo bilduma, 1984an.

Laster, bere enpresa propioa sortzea erabaki zuen Robert Duffy bazkidearekin, Marc Jacobs izenekoa. Bigarren kolekzio bat ere dauka, Marc by Marc Jacobs. Guztira 200 denda inguru ditu, 80 herrialdetan kokatuak.

Ezagun bihurtu zen grunge mugimendua asmatu eta zabaldu zuelako, garai horretako gazte nerabeen estetika. Louis Vuittonen LVMH markaren sorkuntza zuzentzeko kontratatu zuten, 1997tik 2014ra, eta momentu horretan famatua egin zen. Modaren munduan eragin gehien duen pertsonetako bat dela esaten dute adituek.

Gizarteko estetika konkistatzeko gogo handia du, eta bere enpresa dibertsifikatzeko eta aurrera eramateko. Nahiz eta nerabeen munduan arrakasta izan, bere kolekzioak eboluzionatu ahal izateko arlo hori alde batera utzi behar izan zuen. Horrekin diseinatzaile moduan handitzea lortu zuen.

Gaur egun urte erdia pasatzen du Parisen Louis Vuittoni dedikaturik eta gainontzekoa New Yorken bere marka propioan lan egiteko. Bi markekin urtero 8 kolekzio ateratzen ditu.

Bizitza pertsonala

Modaren munduan erreferentzia bat izan baino lehen, Marc Jacobs moldatu gabeko gazte bat izan zen, ez zuen gehiegirik sozializatzen. Ordea, betaurrekoak eta arropa lasaiegiak eramatetik, tatuajeak egitera eta gimnasioko makinak erabiltzera pasa zen.

Jacobsek 4 urteko harremana izan zuen Jason Preston estilistarekin eta gero Lorenzo Martone publizitatearen betearazlearekin.

Gaur egun, Charly DeFrancescorekin dago, eta FlashMob baten bidez eskatu zion ezkontzea, jatetxe batean.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!