Mar Coll

Mar Coll

(2014)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Lizeo Frantsesa
Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Barcelona en Comú

IMDB: nm2025290 Allmovie: p630758 TCM: 11449512 Edit the value on Wikidata

Mar Coll (Bartzelona, Katalunia, 1981) kataluniar gidoilaria eta zinema zuzendaria da. 2010ean zuzendari berri onenaren Goya saria eskuratu zuen.[1]

Biografia

Lizeo Frantsesean ikasi zuen eta txikitatik interesatu zitzaion herrialde horretako zinema.[2] 1999 eta 2003 bitartean Cinema i Audiovisuals de Catalunyako Goi Eskolan jarraitu zituen ikasketak.

Lan ibilbidea

2004. urtean, eskolan egindako film laburra aurkeztu zuen, La última polaroid. Zuzendari onenaren saria jaso zuen. SGAEk babesten duen Egile Berria kategoriaren barruan, Kataluniako Sitgeseko Zinemaldian 38. Nazioarteko Zinema Jaialdia 2005. urtean.[3]

Aitonaren heriotza eta heriotzarekin zerikusia duten kontu arruntak ebazteko prozesu osoa igarotzea izan zen ESCACen Opera Prima proiekturako Tres días con la familia gidoia idazteko atea. 2010eko Gaudí sarietan arrakasta handia izan zuen film horrek, eta zuzendari berri onenaren Goya saria eskuratu zuen.[4]

2018ko maiatzaren 25ean, ostiral batean estreinatu zen Matar al padre serie txikia.[5][6]

Izendapenak eta sariak

Sariak

  • 2005. urtean, La última polaroid eskolako lanarekin zuzendari onenaren saria jaso zuen. SGAEk babesten duen Egile Berria kategoriaren barruan, Kataluniako Sitgeseko Zinemaldian 38. Nazioarteko Zinema Jaialdian.
  • 2010ean zuzendaritza onenaren zilarrezko biznaga, Tres días con la familia filmarengatik, Malagako Espainiako Zinemaldian.[7]
  • 2010ean Gaudí saria zuzendaritza onenari, Tres días con la familia filmarengatik.
  • 2010ean zuzendari berri onenaren Goya saria, Tres días con la familia filmarengatik.[8]
  • 2016ko Zinemaldian Alcalá de Henareseko gidoi onenaren ALMA saria La inquilina filmerengatik.

Izendapenak

  • Gidoi onenaren Gaudí saria, Tres días con la familia filmarengatik.
  • Gaudi Sarietarako Zuzendaritza onenerako izendatu zuten Todos queremos lo mejor para ella lanarengatik.
  • Gaudi Sarietarako gidoi onenerako izendatu zuten Todos queremos lo mejor para ella lanarengatik

Filmografia

Film luzeak

  •    Tres días con la familia (2009)
  •    Todos queremos lo mejor para ella (2013)

Film laburrak

  •    La última polaroid (2004)[9]
  •    La inquilina (2015)

Telebistako serieak

  •    Matar al padre (2018)[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!