Malèna, 2000eko Giuseppe Tornatore italiarrak zuzendutako drama-komedia erotiko bat da. Monica Bellucci eta Giuseppe Sulfaro aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morriconek konposatu zuen.
Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1940, Italia, Sizilia, Malena Scordia (Monica Bellucci) deritzon emakumea siziliar kostalde eguzkitsuan dagoen Castelcuto herriko emakume eder eta erakargarriena da. Herrira iritsi berria da, bere senarra gerra dela, eta herritik bertako gizonezkoen begirada lizunean pean ematen duen paseo bakoitza ikuskizun batean bilakatzen da, beren emazteen inbidia eta zurrumurruen jomuga bihurtuz. Herriko nerabe batek doan edonora txirrinduaz jarraitzen dute, haren edertasun fin eta arketipikoa mirestu asmoz. Baina beraien artean Renato Amoros dago (Giuseppe Sulfaro), bere desioak fantasia obsesibora daramatzan hamairu urteko mutila.
Aktoreak
Kanpo estekak