Maider Redin Pagaldai (Donostia, 2000) gipuzkoar igerilaria da. Tximeleta estiloan espezializaturik dago eta Espainiako txapelduna izan zen 2021ean. 50m eta 100m tximeleta estiloko Euskal Herriko errekorrak ditu[1]. Easo Igeriketa Taldeko kidea da.
Biografia
8 urte zituela igeriketa sinkronizatua egiten hasi zen eta 14 urterekin hasi zen igeriketan. Hasieran bizkar estiloan aritu zen baina hasi eta bi urtetara tximeleta estilora pasa zen[2]. 2021ean Espainiako txapelduna izan zen 50 m tximeleta proban[3] eta 2022an 100 metrotako Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen Euskal selekzioarekin Canet de Rossellón jokaturiko meetingean.
Lorpenak
- Espainiako txapelketa:
- 50 m, udako txapelketa (1): 2021.
- 100 m, neguko txapelketa (0): bigarren 2022an.
Marka pertsonalak
Erreferentziak
Kanpo estekak