Maialen Axpe Etxabe (Arrasate, 1993ko maiatzaren 4a - ) gipuzkoar atleta da, pertika jauzian espezializatua.[1] Club Atlético San Sebastián taldeko kidea da.
Espainiako txapelketa ugari irabazi ditu eta nazioarteko txapelketatan ere aritu izan da.
Ibilbidea
Arrasateko taldean egin zuen debuta 2008an eta ondoren Donostiako taldean sartu zen. Nazioarteko lehen txapelketa 2012an izan zuen Bartzelonan, Munduko gazte mailako txapelketa. 24. postuan gelditu zen. Hurrengo urtetan 23 urtez azpiko Europako txapelketatan izan zen, Tamperen, Aubagnen eta Tallinnen.
2018an nazioarteko hiru txapelketa jokatu zituen. Europako Txapelketan pertika jauziko finaletik kanpo gelditu zen[2] baina Iberoamerikako Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Trujillon[3].
2019an egin zuen bere marka pertsonala, 4,50 metro Antequeran, pista estalian.[4] Urte berean Stockholmen Diamantezko Ligan parte hartzekoa zen baina Iberia hegazkin konpainiak ez zion pertikak fakturatzen utzi eta ezin izan zuen lehiaketa jokatu[5].
2023an Espainiako txapelduna izan da aire librean[6] eta pista estalian[7].
Emaitzak
Nazioarteko txapelketak
Espainiako txapelketak
- Espainiako txapelketa aire librean
- Txapeldun (3): 2021, 2022, 2023
- Bigarren (2): 2017, 2018
- Espainiako txapelketa pista estalian:
- Txapeldun (2): 2019, 2023
- Bigarren (0)
- Hirugarren (2): 2017, 2020
Marka pertsonalak
- Pista estalian: 4,50 m (Antequera, 2019ko otsailaren 16an)
- Aire librean: 4,45 m (Getafe, 2018ko uztailaren 22an)
Erreferentziak
Kanpo estekak