Magnesita MgCO3 formula kimikoa duen minerala da. Burdinak (Fe2+ eran) magnesioa ordezkatzen du segida oso batean sideritara (FeCO3) iritsi arte. Kaltzioa, manganesoa, kobaltoa eta nikela ere ager daitezke kantitate txikietan. Magnesita eta dolomita, (Mg,Ca)CO3, ia bereiztezinak dira.