Madrilgo Jolas-Parkea (gaztelaniaz: Parque de Atracciones de Madrid) Espainiako hiriburuko Casa de Campon dagoen jolas-parkea da, Parques Reunidos enpresak kudeatzen duena.
Historia
Madrilgo Jolas-Parkearen historia 1969ko maiatzaren 15ean hasi zen, Carlos Arias Navarro ministroak bere instalazioak inauguratu zituenean. Berehala, hainbat atrakzio oso ezagun egin ziren, hala nola, El Tobogán, Los Coches de Choque, El Laberinto de Espejos, 7 Picos, Enterprise, Los Piratas, El Valle de la Prehistoria, El Pulpo edo Jet Star. Denborak aurrera egin ahala, parkea birmoldatu, eta atrakzioak itxi, ireki eta ordezkatu egin dituzte.
1990ean inbertsio handia egin zuten, eta bertan zabaldu zen ipar-mendebaldeko eremu berria, Cóndor, T.I.R., Aserradero atrakzioak (bisitariak bustitzen diren parkean instalatzen zen lehen atrakzioa), Aulki Hegalariak eta, ondoren, Minimotos atrakzioak hartzen zituena. Urte berean Katapult errusiar mendia inauguratu zuten. 1998an egin zuten orain arteko birmoldaketarik garrantzitsuena, 8000 milioi pezeta inbertituz.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak