Madhvacharya edo Madhva Acharya (sanskritoz: मध्वाचार्य, Madhvācārya, mɐdʱʋaːˈtɕaːɽjɐ ahoskatua; kannadaz: ಶ್ರೀ ಮಧ್ವಾಚಾರ್ಯರು; c. 1238-c. 1317) eragin handiko erlijioso hindua izan zen, hegoaldeko Indian vishnuismoa zabaldu zuena.
Bere doktrinak tattua vāda (euskaraz: «egiari buruzko doktrina») du izena, Dvaita edo hinduismoaren dualismo izenez ere ezagutzen dena.[1] Doktrina hau Adi Shankararen Advaita Vedanta («ez dualtasuna») doktrinaren aurka dago.[2] Eragin handieneko hiru doktrina vedantistetako bat da.
Bere taldekideek (madhva-mata edo «madhvaren doktrina») madhva izena hartzen dute. Madhva Acharya Indiako bhakti mugimenduaren pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen. Aitzindaria izan zen hainbat alderditan, indiar kasta-gizarte zurrunean estandarren, konbentzioen eta arauen aurka joan baitzen.
Bere jarraitzaileek Mukhya Pranaren (euskaraz: «aire nagusia»; Vayu haizearen jainkoaren beste izen bat) hirugarren haragitzea zela uste zuten, Hanuman antropoidearen (Rama erregearen zerbitzaria) eta Bhima gerlariaren (bost pandava anaietako bat) ondoren.
Erreferentziak
- ↑ Sharma, Chandradhar. (1994). A Critical Survey of Indian Philosophy. Motilal Banarsidass, 15 or. ISBN 978-81-208-0365-7..
- ↑ (Ingelesez) Stoker, Valerie. (2011). Madhva (1238-1317). Internet Encyclopedia of Philosophy.
Kanpo estekak