Lydia Jacoby (Anchorage, Alaska (AEB), 2004eko otsailaren 29a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen.
100 m bular estiloan, urrezkoa irabazi zuen (1.04,95 minutuko denboraz), Tatjana Schoenmaker hegoafrikarraren (zilarrezkoa 1.05,22koaz) eta Lilly King herrikidearen (brontzezkoa 1.05,54koaz).
4x100 errelebo lau-estiloetan, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin (3.51,73 denboraz), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.51,60 denboraz OE) eta Kanadako taldearen aurretik (brontzezkoa 3.52,60koaz). Hauek osatzen zuten taldea: Regan Smith, Lydia Jacoby, Torri Huske, Abbey Weitzeil, Rhyan White, Lilly King, Claire Curzan eta Erika Brown-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak