Lugo Galiziako (Espainia) probintzia bat da. Mugakideak hauexek ditu: Mendebaldean Coruñako probintzia, hego-mendebalean Pontevedrako probintzia, hegoaldean Ourenseko probintzia, hego-ekialdean Leongo probintzia , ekialdean Asturias eta iparraldean Kantauri Itsasoa .
Hiriburua Lugo hiria da, ia 91.500 biztanle zituena 2004an.
Geografia
Miño ibaia probintzia honetan (Serra de Meira) sortzen da.
Eskualdeak
Probintziak hamahiru eskualdetan banatuta dago:
Kostaldekoak, mendebaldetik ekialdera A Mariña Occidental, A Mariña Central eta A Mariña Oriental ditugu.
Barrualdean, bestela, A Fonsagrada, A Ulloa, Meira, Terra Cha, Lugo, Quiroga, Sarria, Chantada, Terra de Lemos eta Os Ancares daude.
Udalerri nagusiak
Lugo bera da probintziako hiri nagusia.
Beste udalerri nagusiak:
Lugotar ezagunak
- Alvaro Cunqueiro (Mondoñedo, 1911-1981), idazlea.
- Antonio Rosón Pérez (Becerreá, 1911-1986), abokatua eta politikaria, Galiziako Xuntako presidentea izandakoa 1977tik 1979ra.
- Manuel Fraga Iribarne (Vilalba, 1922-), politikaria. Xuntaren presidentea 1989tik 2005 arte.
- Antonio Maria Rouco Varela (Vilalba, 1936-), kardinala.
- Marina Mayoral (Mondoñedo, 1942-), idazlea.
- Luis Tosar (Cospeito, Lugo, 1971-), aktorea.
Kanpo estekak