Luenako harana (gaztelaniaz: valle de Luena) Kantabriako Valles Pasiegos eskualdean dagoen haran txiki bat da, Pas ibaiaren adarra den Luena ibaitik hartzen du izena. Bere lurraldea, gutxi gora-behera, Luena udalerriarekin bat dator.[1] XVIII. mendetik aurrera, Pasiegos haranen zatitzat hartzen da, pasiegoen hedapen demografikoaren ondorioz.[1]
Haran estu samarra da eta hegal inklinatuak ditu. 800 metroko desnibela gainditzen du. 7 kilometro inguruko luzera eta 300 m. baino apur bat gehiagoko gehienezko zabalera du.[1]
Entrambasmestas herrian, Luena harana Paseko haranarekin elkartzen da, Magdalena-Luena eta Pas ibaien urek bat egiten dutenean.
Erreferentziak
- ↑ a b c Delgado Viñas, Carmen. (2003). Los Montes de Pas: realidad presente y expectativas de futuro. Universidad de Cantabria ISBN 978-84-81023428..