Lucas Cranach Gaztea (Wittenberg, 1515ko urriaren 4a - Weimar, 1586ko urtarrilaren 25a) alemaniar margolaria izan zen. Lucas Cranach Zaharraren semea zen. Zaila da egin zituen obrak bere aitak ondu zituenetik bereiztea. Aitaren lantegian aritu zen lanean, eta arian-arian, gero eta lan lehorragoa eta berdinagoa sortu zuen. Obra nagusia: Gaztetasunaren iturria (1546).
Erreferentziak