Lucía Garibaldi ( Montevideo, 1986ko martxoaren 28a) Uruguaiko zinema zuzendaria eta gidoilaria da.[1][2]
Biografia
Prado auzoan jaio eta hazi zen, Bruno eta Germán Garibaldi bi nebekin batera. Batxilergoa Liceoko Francisco Bauzan egin zuen .
Batxilergoa amaitu zuenean, Instituto Escuela Nacional de Bellas Artes (Arte Ederren Eskola Nazionala Institutua) sartu zen, handik urtebetera ordea, bertan behera utzi zuen eskola, hainbat komunikabidek egindako elkarrizketen arabera, "diziplina gehiegi" zeudelako eta zinemara bideratu nahi zuelako bere jarduna.
2006an Uruguaiko Zinema Eskolan sartu zen eta bertan 2010ean graduatu zen. Ikaslea eta aldi berean zinemagintzan lizentziatua izanik, kameragile, editore eta gidoilari aritu zen.
Bere lehen lanen artean daude Colchones film laburrak 2009an eta Mojarra 2012an. Buenos Muchachosek egindako Antenas rubias (2012) bideoklipa eta Los tiburones 2019an saritutako film luzea ere zuzendu zituen.[3][4]
Lucía Garibaldi bere bigarren film luzean prestatzen ari da "La última reina / The Last Queen".[5]
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak