Lourdes Tello (Madril, 1974) thriller eta suspentso paranormal idazle espainiarra da. Literatura erromantikoa eta hiri-fantasia ere landu ditu.
Biografia
Madrilen jaioa eta bi seme-alabaren ama, teknologia-sektoreko enpresa bateko zuzendaritza-saileko kide da.[1] Nahiz eta enpresen administrazio eta kudeaketarako softwarearen programatzailea izan eta bere lan-ibilbidea zientzien adarrera bideratu, duela hamar urte literaturaren munduan sartu zen literaturarekiko grina zuen eta.[2]
2017an argitaratu zuen lehen eleberria, «Amor entre leyendas», Imágica argitaletxearekin.[3] Madrileko Susaeya argitaletxearekin zenbait eleberri argitaratu ondoren, 2019an plataforma digitaletan egindako autoargitalpenarekin bateratzea erabaki zuen.[4] 2022an, Kaizen Editoresekin sinatu zuen.
2018az geroztik, astero emititzen diren hiru irrati-programatan parte hartzen du: “Pasión en las redes” eta “Mujeres 4D”, biak Radio Argo-n. Lan hori literaturaren sustapenarekin uztartzen da, autore eta idazleen arteko topaketak eginez Madrilen.[5]
Lanak
- Entre leyendas (Ed. Suseya, 2018)
- Sol y sombra (Ed. Suseya, 2018)
- Aisha (Ed. Suseya, 2018)
- Caso Thanatos (Ed. Suseya, 2018)
- Mei Ling, el poder de los elementos. (Ed. Suseya, 2019)
- Aidan, el resurgir de un hombre (Ed. Suseya Ediciones, 2019)
- Decide, tu vida o la mía (Amazon, 2019)
- Mara, redención o muerte (Ed. Suseya, 2020)
- Rumbo Truncado (Amazon, 2020).
- Mi vida entre manzanas rojas (Amazon, 2021)
- Desde el otro lado (Kaizen Editores, 2022)[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak