Lourdes Munitxa Goxenola (Euba, Zornotza, Bizkaia, 1948ko ekainaren 1a - ib., 2010eko uztailaren 9a ) abertzale eta euskaltzale ezaguna izan zen. Mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea.
Biografia
Lourdes Munitxa Zornotzako Euba auzoan jaio zen, Munitxene baserrian, eta jaiotetxean bertan hil zen 62 urte zituela. Emakume egilea eta eragilea izan zen. Hainbat alorretan jardun zuen.[1]
Auzoan
Gaztetan Orueko Lagundi dantza taldearen bultzatzailea izan zen, baita Anaidi taldeko txistularia eta Orueko koruko abeslaria ere. Martzel Andrinuak sortutako euskarazko antzezlanetan ere parte hartu zuen. Eubako jai-batzordean urteetan jardun zuen euskal giroko jaiak antolatzen.
Euskara arloan
Gaztetatik murgildu zen euskararen biziberritze lanetan.
Agur aldizkarian Josu Arenazaren laguntzailea izan zen.
Jose Antonio Retolazak sustaturiko Kili-Kili umeentzako komiki-aldizkaria bultzatzen eta banatzen jardun zuen.
Euskerazaleak elkarteko Zuzendari Batzordeko kide izan zen (1970-1972).
Politikan
Politika munduan militante eta hizlari jardun zuen EAJ-PNVko mitinetan, batez ere 1976-1977 urteetan, Carlos Garaikoetxea, Iñaki Anasagasti, Manuel Irujo zein Balendin Enbeita bertsolariarekin, besteak beste.[2][3][4][5]
Bizkaiko ordezkaria izan zen EAJ-PNVren Aberri batzarrean.
Udal Erakundeko batzarkidea izan zen kultura batzordeko arduradun gisa, Begoñako barrutitik.
1985an (EA) Eusko Alkartasunan afiliatu zen. 1994an Eusko Alkartasunako hautagaien zerrendan egon zen Europako Parlamenturako Diputatuen hauteskundeetan.[6]
Omenaldiak
- 2017an Itxaso Atutxak Emakume abertzaleei omenaldia izeneko hitzaldian Lourdes Munitxa gogoratu zuen eta haren nortasuna.[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak