Lorena Guréndez García (Gasteiz, 1981eko maiatzaren 7a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.
Biografia
Zazpi urte zituela ekin zion gimnasia erritmikori Gasteizko Oskitxo klubean hain zuzen ere. 1995ean Espainiako Junior Txapeldun bihurtu zen eta bederatzigarrena Europa mailan.
1996an Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 2000. urtean erretiratu arte.[1] Taldeka Budapesten eta Sevillan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan berarekin aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Tania Lamarca, Marta Baldó, Estíbaliz Martínez eta Maider Esparza izan ziren.[2] Sydneyko Olinpiar Joketan izan ondoren utzi zuen kirola. Egun fisioterapeuta da.
Palmaresa
Urtea |
Olinpiar Jokoak |
Emaitza
|
1996 |
Munduko Txapelketa, Budapest |
zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
|
Olinpiar Jokoak |
urrezko domina (proba osoak).
|
1997 |
Europako Txapelketa, Patras |
brontzezko domina (pilota eta zinta)
|
1998 |
Munduko Txapelketa, Sevilla |
zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
|
1999 |
Europako Txapelketa, Budapest |
brontzezko domina (pilota eta zinta)
|
Munduko Txapelketa, Osaka |
7.a (proba osoak)
|
2000 |
Olinpiar Jokoak |
10.a (proba osoak)
|
Erreferentziak