Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk (ingelesez: The Garden Party and other stories) Katherine Mansfield (1888-1923) emakume idazleak 1922an plazaratutako ipuin bilduma da. Urte beteko geroago idazlea hil zen. Anton Garikanok euskaratu zuen. Mansfield izan zen XX. mende hasierako Ingalaterrako idazlerik puntakoenetakoa, eta garaiko emakumearen egoera ondoen jaso zuena. Burgesian zuen jatorria, baina ikuspegi kritiko batez behatzen dio bere klaseari eta haren konbentzionalismoari.
[1]
Liburuan jasotako ipuinak
Jatorrizko liburuan bezala, hamabost dira bildutako ipuinak:
- "Badian"
- "Lorategiko festa"
- "Koronel zenaren alabak"
- "Uso jaun-andreak"
- "Neska gaztea"
- "Ma Parkerren bizitza"
- "Ezkontza à la mode"
- "Bidaia"
- "Brill andereñoa"
- "Lehenbiziko dantzaldia"
- "Kantu lezioa"
- "Arrotza"
- "Jai eguna"
- "Familia ideal bat"
- "Etxekoandrearen neskamea"
Gaiak
Bilduman gai asko jorratzen dira: bizitza, heriotza, ezkontza, errealitate distortsionatua, damua, etsipena, betebeharra, generoa...
Euskarazko bertsioa
Anton Garikano plazaratuta bi edizio desberdinak ezagutu ditu. Lehenengoa "Klasiko Unibertsalak" bilduman argitaratu zen, 1998an. Hamalau urte geroago, bigarren edizio zuzendua "Urrezko Biblioteka"n agertu zen (Elkar, 2011, ISBN: 978-84-15337-16-4).
Erreferentziak
Kanpo estekak