Lorategi Botanikoa, ingelesez Botanic Gardens, Ipar Irlandako Belfast hiriburuan dagoen lorategi publiko bat da, Queen's Quarter barrutian. Belfasteko Queen's unibertsitatea hurbil du.
Ulster Museoa sarrera nagusian dago.
1828an Belfasteko Errege Lorategi Botanikoa izenaz sortua izan zen. 110.000 metro karratuko azalera du eta Belfasteko Udalak kudeatzen du.