Look Who's Talking Now (euskaraz Begira Nor Mintzatzen Den Orain) 1993ko Tom Ropelewski estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako komedia film bat da. John Travolta, Kirstie Alley, Danny DeVito, Diane Keaton, Olympia Dukakis, Lysette Anthony eta George Segal aktoreek antzeztu zuten.
Look Who's Talking (1989) eta Look Who's Talking Too (1990) filmeen jarraipena da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mickey eta Julie (David Gallagher eta Tabitha Lupien) jada mutiko eta neskatoa dira, eta beren ahotsekin mintzatzen dira. Mollie eta James (Kirstie Alley eta John Travolta) gurasoak oraindik beren seme-alabak hazitzen elkarrekin batera jarraitzen dute; Mollie lanik gabe gelditu da eta egun osoa etxean egoten da, aldiz James Samantha (Lysette Anthony) izeneko emakumezko enpresaburu erakargarri batentzat gidari bezala lan egiten du, azken honek Jamesi gupidagabeko jazarpen sexuala egiten dio. Gainera familiara bi kide berri iritsiko dira: Rocks, kale txakurra (Danny DeVito), eta Daphne, kamitxeme mainontzia (Diane Keaton).
Aktoreak
- Ahotsak
- Txakur eta otsoen ahotsak
Kanpo estekak