Lola Casademunt (Cardedeu, 1931 - 2024ko abenduaren 30a) Kataluniako moda diseinatzaile eta enpresaria izan zen. Bere izena daraman marka sortu zuen. 93 urte zituelarik hil zen.[1]
Ibilbidea
1981ean, Cardedeun, senarra hil ondoren, berrogeita hamar urte zituela, Lola Casademunt moda eta osagarrien marka familiarra sortu zuen.[2] 2024an, hogeita sei herrialdetan zegoen enpresa, baita Euskal Herrian ere, eta lau frankitzia zituen. Urte horretan bertan, kamiseta solidarioak diseinatu zituen Gironako Printsesa Fundazioarentzat.
Lau seme-alabaren ama izan zen: Francesc, Pilar, Mar eta Maite Gasso. Hemeretzi urte zituela, bere alaba, Maite Gassó diseinatzaile eta enpresaria hasi zen enpresan lanean zuzendaritza eramateko.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak