Ljouwertek 1435an lortu zuen hiri estatutua, baina 1000 urtea baino lehen ere bizi zen bertan jendea. Egin diren indusketetan K.a. II. mendeko aztarnak agertu dira Oldehove dorrearen inguruetan. Middelzee ondoan kokatua, merkataritza-gune garrantzitsua izan da XV. mendea arte.
San Bonifazioren eliza (Sint Bonifatiuskerk), Herbehereetako eraikin neogotiko garrantzitsuenetako bat.
Ljouwerten bada antzoki bat(De Harmonie) eta zenbait museo, esaterako: frisiar museoa (Het Fries Museum), Natur museoa (Natuurmuseum Fryslân) eta literatura-museo frisiarra (Frysk Letterkundich Museum). Hiriaren inguruentan kokatzen da Herbehereetako aire-armadaren basea ere.
Ljouwerten egiten da Herbehereetako ganadu-feria handiena; Asentzio egunean lore-merkatu handia egiten da. Bestalde, izotz gaineko patinaje-lasterketa ezagun bat (Elfstedentocht) bertan egiten da.