Linda Johanna Castañeda Quintero (Bogotá, 1980) Murtziako Unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa da.
Biografia
Murtziako Unibertsitatean Pedagogian lizentziatua eta Balear Uharteetako Unibertsitateko Hezkuntza Teknologian doktorea[1], irakasle gisa lan egiten du Murtziako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolamenduko Sailean[2] eta unibertsitate bereko Hezkuntza Teknologien Ikerketa Taldearen (GITE) parte da[3]. Bere tesiak, Irakaskuntza malgua sarean Unibertsitatean: Curriculum Analisi Eredua (2010) izenburupean, tele-hezkuntzako esperientzien curriculumaren analisia landu zuen[4].
Erresuma Batuko Unibertsitate Irekiko Knowledge Media Institute-ko ikertzaile bisitaria izan zen, Oxfordeko Unibertsitateko Hezkuntza Saileko ikertzaile bisitaria, e-learning taldearekin lan egiten zuen eta Hezkuntza eta Teknologia Berriak zentroko Castellóko Jaime I Unibertsitatetik . Bere irakaskuntza jarduera IKTak hezkuntza hainbat esparrutan ezartzearen inguruan kokatzen da, lehen hezkuntzatik hasi eta gizarte hezkuntzaraino.
Erreferentziak
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Jordi Adell & Linda Castañeda. Los Entornos Personales de Aprendizaje (PLEs): una nueva manera de entender el aprendizaje. Marfil–Roma TRE Universita degli studi. 2010.
- (Gaztelaniaz) Jordi Adell & Linda Castañeda. The Anatomy of PLE. 2013.
- (Gaztelaniaz) Jordi Adell & Linda Castañeda. "Tecnologías emergentes, ¿pedagogías emergentes?" Tendencias emergentes en educación con TIC, 2012
- (Gaztelaniaz) Linda Castañeda, F. Esteve & Jordi Adell. "¿Por qué es necesario repensar la competencia docente para el mundo digital?" Revista de Educación a Distancia 188 zk.. 2018.
La anatomía de los PLEs
- (Gaztelaniaz) Linda Johanna Castañeda Quintero, Jordi Adell i Segura. Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en … . 2013.
- Linda Johanna Castañeda Quintero, Jordi Adell i Segura. "El desarrollo profesional de los docentes en entornos personales de aprendizaje (PLE)". La práctica educativa en la Sociedad de la Información: Innovación a través …. 2011.
- (Gaztelaniaz) Jordi Adell & Linda Castañeda. "El ecosistema pedagógico de los PLEs". Entornos Personales de Aprendizaje: Claves para el ecosistema educativo en … 2013.
Kanpo estekak