Izenak dioen bezala monoalkohol bat da eta beraz hidroxilo talde bat badu. Bi esteroisomero ditu, (R)-(–)-linaloola (likareola) eta (S)-(+)-linaloola (koriandrola) eta biak aurkitzen dira naturan[1]. Usain desberdina dute biek, R-linaloolak labandaren antzeko usaina du eta S-linaloolak gozoagoa da.
Erabilerak
Linaloolaren %60-80a lurrin eta higiene industrian erabiltzen da, xaboiak, garbikariak, txanpuak eta lozioak egiteko[2].