- Artikulu hau Afrikako ibaiari buruzkoa da; Hegoafrikako probintzia gaitzat duena beste hau da: «Limpopo»
Limpopo[1] Afrikako hego-ekialdeko ibaia da, Hegoafrika, Botswana, Zimbabwe eta Mozambike zeharkaturik Indiako ozeanora isurtzen dena. 1.600 kilometroko luzera du, eta Afrikako eskualde horretako ibai nagusia da.
Limpopo Handiko Mugaz Gaindiko Parkea 2000an sortu zuten.
Geografia
Transvaal probintzian du iturburua, Hegoafrikako iparraldean, eta Hegoafrika, Botswana eta Zimbabweren arteko muga eratzen du. Ikusgarriak dira Zimbabweko goi-ordokiak igaro ondoren sortzen dituen ur-jauziak. Ondoren Mozambiken sartzen da eta, Maputo hiriaren iparraldean, Indiako ozeanora isurtzen.
Historia
Vasco da Gama izan zen Limpopo ibaia ikusi zuen lehenengo europarra, 1498an. Eskualdeak, hala ere, aspalditik ditu biztanleak; izan ere Mokopanen 3,5 milioi urteko Australopithecus fosila aurkitu zen.
Ibaiadarrak
- Bubye ibaia,
- Olifants/Letaba ibaia,
- Shashe ibaia,
- Magalakwin ibaia,
- Mzingwane ibaia eta
- Mwenezi ibaia.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak