1571ko Liga Santua Espainia buru zuen estatuen liga izan zen. Berarekin batera Aita Santuen Lurraldea, Veneziako Errepublika, Maltako Ordena, Genoako Errepublika eta Saboiako Dukerria zeuden. Helburu nagusia Otomandar Inperioaren aurkako gerrari ekitea zen. Espainiak gara horretan Sizilia eta Napoli ere kontrolpean zituen.
Euren lorpenik handiena Lepantoko guduan garaipena lortzea izan zen. Ligaren sortzailea Pio V.a aita santua izan zen, katolikoak batze aldera, eta 1571tik 1573ra iraun zuen.
Kanpo estekak