Li Fabin, txineraz 李 发彬, (Quanzhou, Txina, 1993ko urtarrilaren 15a) halterofilian aritzen den kirolari txinatarra da. Bi aldiz izan da txapeldun olinpikoa.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian ≤61 kilo kategorian, bi jasoalditan 313 kilo lortuz eta kategoriako Olinpiar Jokoetako errekor (OE) totala ezarriz; Eko Yuli Irawan indonesiarraren (zilarrezko domina) eta Igor Son kazakhstandarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan ere urrezko domina eskuratu zuen, 310 kg altxatuta.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak