Lepo luzeko Ama Birjinia (italieraz: Madonna dal collo lungo), Parmigianinok 1534-1540 bitarte eginiko olio-pintura manierista da. Obra Francesco Tagliaferriren hileta-kaperarako zen, baina Parmigianino hil zela, 1540an, bukatu gabe zegoen oraindik. Ferdinando de' Medici Toskanako printze handiak 1698an erosi zuen, eta Uffizi galerian 1948tik aurrera egon da.
Pinturak Ama Birjinia irudikatzen du, idulki batean eserita eta luxuzko jantzietan, Jesus ume handi bat daukala altzoan. Haren eskuinean, sei aingeruk gurtzen dute umea. Obraren eskuinaldeko behealdean, San Jeronimoren figura azaltzen da, pinturaren eskatzaileak errekeritu bezala.
Kanpo estekak