Leonidak urtero azaroaren 15-21 bitartean gertatzen den ozar-izarra da; 33 urtetik behin intentsitate handiagoz gertatzen da, meteoro-ekaitzak sortuz: orduko mila meteoro baino gehiago (100.000 ere kontatu izan dituzte, 1966. urtean).
Tempel-Tuttle kometa 1865. urtean aurkitu zuten; eta 33,2 urteko orbita-periodoa dauka. Kometa horren partikulek atmosferara iristerakoan sortzen duten argi-fenomenoak dira Leonidak. Aldikako aktibitate handiagoa kometaren orbitako hautsa ez dagoelako guztiz homogeneoki banatuta gertatzen da. Leonidak, urte arruntetan, orduko hamar-hamabost meteoro inguru izaten dira.
Meteoroek kolore gorrixka izaten dute, eta atzeko estela kolore berdekoa izaten da; oso azkarrak dira, segundo bakan batzuetan ikusi ahal izaten dira.