Leonard McCoy

Leonard McCoy
Star Trek
DeForest Kelleyrek McCoy doktorea antzezten
Argitalpena
Lehen agerpenaStar Trek: The Original Series
Azken agerpenaStar Trek
SortzaileaGene Roddenberry
Ageri den obrak
Datu biografikoak
SexuaAr
EspezieaGizakia
Jardueraspaceship's surgeon (en) Itzuli
medikua
www.startrek.com

Leonard Horatio McCoy doktorea, Bones (estatubatuar jerga militarrean kanpaina medikua esan nahi duena) Star Trekeko pertsonaia bat da, jatorrian gaur egun hilda dagoen DeForest Kelleyk eta Star Trek XIn Karl Urbanek antzeztua. Jatorrizko telesailean hiru pertsonaia nagusietako bat zen. Giza emozioa Spock jaunaren diziplina logikoaren aurkako izaera bezala erakusten zuen, erruki handia zuena, marmarti eta nahiko superstiziotsua ere bada, eta modu ez arrazionalean beldurra die teknologia berriei, bereziki telegarraiatzailea, honen eraginkortasunaz fidatzen ez delarik. Noiz behinka Spocken vulkaniar jatorriarekin nahiko intolerantea izaten da. USS Enterprise (NCC-1701)eko arraza banaketan hegoaldetar bakarra da.

USS Enterpriseko medikua 2266tik, McCoy, samurki Bones (hezurrak) ezizena jasotzen duena, bere tripulazioaren osasun fisiko eta psikikoagatik serioski arduratzen den mediku bat da. Bost urteko misio mitikoaren ondoren erretiratua (Star Trek: Series), berriz V'ger gertakizunean deitua izan zen (Star Trek: The Motion Picture), eta Enterprisen mantendu zen hurrengo urteetan zehar. Spocken heriotza zela eta (Star Trek II: The Wrath of Khan), McCoy haren katraren gordailu bezala aukeratua izan zen "fal-tor-pan"a gertatu zen arte, izpiritua eta gorputza berriz elkartzen dituen antzinako vulkaniar errituala (Star Trek III: The Search for Spock). Klingon Inperioarekin bake negoziaketetan, 2293an, bidegabeki akusatu zuten Gorkon kantzilerra hiltzeaz, eta Kirkekin batera kartzelatua izan zen Rura-Penthe gartzela-planetan (Star Trek VI: The Undiscovered Country). Honek, biek bake negoziaketekin amaitzeko konspirazioa deskubritzea eta agerian uztea ahalbidetu zuen. Zerbitzu aktibotik almirante karguarekin erretiratu ondoren, McCoyk gaur egun Izarretako Flotaren medikuntza ekipamenduaren ikuskatzaile bezala jarraitzen du.

McCoy ia beti kexatzen da lanerako erabili behar dituen medikuntza tresna berrietaz, "bizi guztiko medikuntza tradizionala" goraipatuz. Alabaina, XX. mendeko 1980ko hamarkadan (Star Trek IV: The Voyage Home) "medikuntza tradizionala"rekin kontaktuan egon zenean, haserre eta nahigabetuta erreakzionatu zuen Inkisizioaren pareko barbarokeriaren aurrean.


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!