Leire Pajín Iraola (Donostia, 1976ko irailaren 16a), Espainiako politikaria eta Espainiako Gobernuaren osasun ministroa.
Donostian jaio zen eta ikastolara joan zen,[1] ondoren gaztetan Benidormera joan zen bizitzera eta bertan amaitu zituen bere ikasketak. Gaztelania, euskara eta valentzieraz hitz egiten daki.[1]
PSOEko kidea da. Soziologian lizentziaduna da. Espainiako Kongresuko diputatu izan da 2007tik 2008ra, eta Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaria 2004tik 2008ra. 2008ko uztailean, PSOEren Kongresu Federalean PSOEko Erakunde Idazkari izendatu zuten, José Blancoren ordez.
Erreferentziak
Kanpo estekak