Leila T. Bauman (Verona (New Jersey) 1855–1870 artean aktiboa) Ameriketako Estatu Batuetako emakume margolaria izan zen. Haren biografiari buruzko oso informazio gutxi ezagutzen da.[1]
Ibilbidea
Haren biografiari eta ibilbideari buruzko oso informazio eskasa dago. Jakin badakigu Veronan (New Jerseyn) jaio zela eta iruditegian ikus daitezkeen bi margoak egin zituela: Geese in Flight eta US Mail Boat, biak Naïf estilokoak. Biak 1850 inguruan egin ziren eta, antza, New Yorkeko airetiko ikuspegiak dira. Geese in Flight Emakume Artisten Museo Nazionalek 1987an egin zuen lehenengo erakusketan erakutsi zen, American Women Artists 1830–1930. Dirudienez, Currier & Ives lantegian lan egin zuen bolada batean.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak