Lau eguneko lan-astea

8 orduko lanaldia oroitzeko monumentua Melbournen (Australian).

Lau eguneko lan-astea lanaldiaren proposamen berria da, antolatzeko moduetako beste bat da. Lan-ordu guztiak lau lanegun ezartzen ditu. Ohiko lan-astea bost egunetik (astelehenetik ostiralera) lau egunera (astelehenetik ostegunera, asteartetik ostiralera, edo beste formula batzuk, lan motaren arabera) murrizten da proposamen horren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait enpresek ekimen hori onartu dute.[1]

'Lau eguneko lan-astea', egunean 8 orduko eta astean 32 orduko lanaldiarekin, soldata murriztu gabe, aldarrikapen sindikal, politiko, ekonomiko eta soziala da,[2] lau eguneko lan-aste normalizatua ezartzeko, lana lortzea bermatzeko, enplegua sortzeko eta, beraz, langabezia murrizteko, lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko eta gizartearen gogobetetze orokorra handitzeko.

Historia

Lehen proposamenak 90eko hamarkadan plazaratu ziren Europan, eta Jacques Delors eta Gilles de Robien politikariek babestu zituzten.

Frantziako 4 eguneko astea Pierre Larrouturouk hasi eta sustatu zuen 1993an. Eskuinak 1996an aplikatu zuen, Gilles de Robioren ekimenez bozkatutako lege batekin, lan-denboraren antolamenduari buruzko Robien legea, Aubry legeen aldarrikapenarekin indargabetu zena.[3] 1998an, Lionel Jospin lehen ministroak sustatutako legea onartu zen Frantzian, asteko lanaldia 39 ordutik 35era murrizteko 2000. urtetik aurrera. Hala ere, egoera ekonomikoak eta enpresen erresistentzia argiek legea ez aplikatzea eragin zuten.

2015. urtean ezarri zuten Islandian eta Suedian astean lau egunez lan egitearen eredua. Ordu kopurua murriztearen eta soldatari eustearen aldekoa izan da bi herrialdeetan ezarri duten eredua. Belgikak ere astean lan egin beharreko egunak murriztea erabaki zuen, baina asteko ordu-kopurua mantenduta.

2022an Britainia Handiko 73 enpresek, 3.300 langilek, sei hilabete iraungo zituen proba pilotua martxan jarri zuten. Parte hartzen ari ziren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez zen jaitsi, oso gustura zeuden esperientziarekin eta litekeena zen proba pilotuaren ostean lau eguneko lan-astea mantentzea.[4]

Espainiako Gobernuak 2023ko apirilean argitaratu zuen aldizkari ofizialean lau eguneko lan-astearen proba pilotuan parte hartu nahi zuten enpresak diruz laguntzeko deialdia. Bi urtez luzatuko da proba, eta enpresek konpromisoa hartu behar zuten, probaren bi urte horiek igarota, lanaldi murriztuarekin jarraitzen saiatuko zirela, baina dirulaguntzarik jaso gabe.[5]

Abantailak

Proposamenaren defendatzaileek argudiatu dute enpresetan ezartzeak eta beste enpresa batzuetan proba eta saiakuntzak egiteak produktibitatea handitzen duela eta langileen ongizate-adierazle guztiak hobetzen dituela, osasuna barne. Era berean, nabarmendu dute ingurumen-onurak dituela – enpresaren beraren energia-kontsumoan eta joan-etorriak murriztean –, klima-aldaketa arinduz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!