La verbena de la Paloma[1] ekitaldi bakarreko zarzuela da, Tomás Bretónen musika eta Ricardo de la Vegaren libretoa dituena. Madrilgo Teatro Apolon eman zen lehenbiziko aldiz, 1894ko otsailaren 17an,[2] eta arrakasta handia izan du ordutik gaur egunera arte. Izenburuak abuztuaren 15ean Madrilen ospatzen den Palomako Ama Birjinaren jaiari egiten dio erreferentzia.
Madrilgo auzo herrikoi bateko bizitza irudikatzen du, Palomako Ama Birginaren egunaren bezperan. Estilo musikal ezberdinak erreproduzitzen ditu, hala nola habanerak eta seguidillak, eta XIX. mende amaierako Madrilgo pertsonaia bereizgarriak azaltzen dira.[3]
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak