La odisea de los giles Sebastián Borenszteinek 2019an zuzenduriko abenturazko filma da, Eduardo Sacheriren La noche de la Usina eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute. Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak