La consagración de la primavera (euskaraz Udaberriaren sagara), 2022ko Fernando Franco García espainiarrak zuzendutako drama film bat da. Valeria Sorolla, Telmo Irureta eta Emma Suárez aktoreek antzeztu zuten.
2022ko Donostiako Zinemaldian lehiaketarako atal ofizialera aurkeztu zen.
Argumentua
Espainia, Madril, Laura (Valeria Sorolla) hiriburura iritsi berria den, unibertsitatean Kimika ikasten duen eta bertako Ikasleentzako Ostatu batean bizi den neska gaztea da. Bakarrik eta diruz eskas, unibertsitate bizimodura egokitu eta bere ziurtasungabeziak gainditzen saiatzen ari da. Gau batez, ezustean, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, burmuin-paralisia duen eta Isabel (Emma Suárez) amarekin batera bizi den mutil gaztea. Laura eta Davidek elkarren arteko konfidantzazko harreman bati ekingo diote, harreman honek Laurari bere konplexuak gainditu eta helduzaroaren etapa berriari aurre egiten lagunduko dio.
Aktoreak
Kanpo estekak