La Comunidad (euskaraz "Komunitatea") 2000an Álex de la Iglesia bilbotar zinema zuzendariak zuzendu eta Carmen Maura madrildar aktoreak protagonizatutako umore beltzeko espainiar filma bat da.
Amaierako teilatuetako pertsekuzio eszenak Madrilgo Banco Bilbao Vizcaya eraikinean filmatu ziren.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Julia (Carmen Maura) bizitzan zorte gehiegi izan ez duen emakume bat da, etxe saltzaile gisa higiezinen agentzia batetara lan egin eta senar ezkor eta arrunt bat du (Jesús Bonilla). Ezustean eta bizitzaren katramilak medio, emakume atsekabetua zenak Madrilgo hildako baten etxebizitzan 300 milioi pezeta topatuko ditu, gertakizun honek bere bizitza hagitz aldatuko duelarik; baina aurretik eraikin horretako komunitateko bizilagun setati eta diruzale haserretuei aurre egin beharko die, guzti horien buru eskrupulurik gabeko administratzailea dagoelarik, hau ere diruaz jabetu nahirik. Emakumeak komunitateak parean jartzen dizkion iruzur, oztopo eta arriskuei aurre egin beharko die, eraikinetik bizirik eta diruaren jabe dela atera nahi baldin badu. Oso modu berezian, umore beltzak suspenseari lekua lagako dio, gero beldurrari ere bai, azkenean konplexurik gabeko akziozko amaiera bat iritsiko delarik.
Aktoreak
Sariak
2000eko Donostiako Zinemaldian filma honetan burututako antzezpenarengatik Carmén Maura aktoreak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen, gainera urte berean bi Goya Sari ere bereganatu zituen, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria (Carmén Maura) eta Errepartuko Aktore Onenaren Saria (Emilio Gutiérrez Caba).
Kanpo estekak