La Motako gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de La Mota) Espainiako Valladolideko probintziako Medina del Campo herrian kokaturiko gaztelua da. Gaztelua muino baten tontorrean dagoenez (gaztelaniaz mota), izen hori hartu zuen. Gaztela eta Leongo Juntaren jabetzakoa, 1904tik aurrera babestuta dago, hasieran monumentu nazional gisa eta gero kultura ondasun moduan.
Hiribildua 1070 eta 1080 artean harresitu zuten eta, zabaltzean, gotorleku bilakatu zen. Egungo eraikina XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zuten. Gero, presondegi bilakatu eta Hernando Pizarro, Rodrigo Calderón, Fernando de Calabria dukea edo Cesare Borgia bertan egon ziren.
Kanpo estekak