La Fontaineren alegia berheziak edo Fableac edo aleguiak (jatorrizko izenburua frantsesez: Fables choisies, mises en vers par M. de La Fontaine) Jean de La Fontaine frantziar idazleak 1668 eta 1694 artean idatzitako bildumak dira, Joan Batista Artxuk 1848an eta Leonce Goietxek 1852an euskaratuak. Frantziako literaturaren klasikoak dira. 12 liburutan banaturik, guztira 239 fabula daude. La Fontainek hainbat idazle klasikoren lanak berridatzi zituen: Esopo, Fedro, Bidpai eta abar.
Kanpo estekak