LaOtra Madrilgo Erkidegoko Radio Televisión Madrid korporazio publikoaren bigarren telebista kate nagusia da. Katea 2001eko martxoan jarri zen martxan. Katean programa kulturalak, kirolak, musika eta umeentzako saioak emititzen dira.
FORTAra afiliatuta dago, kate autonomiko gehienak bezalaxe. Telebista honen kudeaketa esklusiboa Madrilgo Erkidegoak du, hasieran ente publiko baten bitartez. Korporazioak beste kate bat ditu: Telemadrid. Irratiari dagokionez, Onda Madrid da erkidegoko irrati kate publikoa.
Ikus, gainera
Kanpo estekak