L'Oceanogràfic

L'Oceanogràfic
L'Oceanogràfic Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakValentziako eskualdea
UdalerriaValentzia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2002ko abenduak 12a

L'Oceanogràfic (katalanezko izena; «ozeanografikoa» esan nahi du), itsas habitatak irudikatzen dituen multzo bat da (itsasoak eta ozeanoak). Europako ozeanografikorik handiena da, 110.000 metro karratu eta 42.000.000 ur litrorekin. 2002ko abenduak 12an inauguratu zuten, eta Valentziako ekialdean dago, Arte eta Zientzien Hiria bezala ezagutzen den multzoaren barnean. Eraikinak duen nenufar formako estalkia Felix Candela mexikar arkitektoak egina da.

Datu orokorrak

Lurpean, Europako akuariorik handienak ditu. Han dauzkate 500 espezietako 40.000 animalia baino gehiago: arrainak, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta ornogabeak barne. Besteak beste, armiarma karramarroak, pinguinoak, izurdeak, belugak, mortsak, itsas lehoiak...

Izurdeen ikuskizun akrobatiko bat ere badu.

Ur gazia Malvarrosa hondartzatik ponpatzen da, beharrezko kalitate baldintza guztiak zainduta.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!