Katia Regina Macedo Borges (Salvador da Bahia, 1968), Kátia Borges izenez ezagunagoa, brasildar poeta, irakasle, kronikagile eta kazetaria da.
Bizitza
Komunikazioetan graduatu zen Universidade Federal da Bahian eta gero kultura eta literaturako masterra eta doktoretza egin zituen unibertsitate berean. Salvadorko Unibertsitateko (UNIFACS) irakasle laguntzailea da[1].
Além aldizkariko zuzendari koordinatzailea izan zen. Asteroko kronikak idazten ditu Correio egunkarian[2].
Cachoeirako Nazioarteko Literatura Jaialdian parte hartzen du. 2014an eztabaidagai gisa agertu zen[3] eta 2019an ekitaldiko lehen emakume koordinatzaile bihurtu zen[4][5].
2021ean, Jabuti Sariaren finalista izan zen 2020ko A Teoria da Felicidade lanarekin[6][7][8].
2022an, COVID-19 pandemian, Tudo Sera Daqui Pra Frente berrogeialdiaren kronika argitaratu zuen[9].
2022ko martxoaren 6an, Antônio Fagundes aktoreak Kátia Borgesen Amor poema irakurri zuen emakumeen omenez[7].
Lanak
- De Volta a Caixa de Abelha (2002)
- Uma Balada Para Janis (2009)
- Ticket Zen (2010)
- Escorpião Amarelo (2012)
- São Selvagem (2014)
- O Exército da Distração (2017)
- A Teoria da Felicidade (2020)
- Tudo Sera Daqui Pra Frente (2022)
Erreferentziak
Kanpo estekak