Kyrie Irving (Melbourne, 1992ko martxoaren 23a) bi nazionalitate (estatubatuarra eta australiarra) dituen saskibaloi jokalaria da. 1,91 metroko altuera du eta antolatzaile posizioan jokatzen du. 2011ko Draftean Cleveland Cavaliers taldeak lehenengo txandan eta lehenengo posizioan hautatu zuen. Geroztik, Cleveland Cavaliersetan jokatzen du.
Karrera Pofesionala
Kyrie-k bere oraindinoko karrera profesional laburrean lau gertaera berezi izan ditu. Hasteko, 2011ko Draft-ean lehenengo postuan aukeratua izan zen; Cleveland Cavaliers taldeak Irving hautatu zuen aipatutako urtean, antolatzaile posizioan zuten hutsa betetetzeko asmoz. Melburnekoak sekulako denboraldia egin zuen 18,5 puntu eta 5,5 asistentzia batez beste eta horren ondorioz "Rookie of the year" (Urteko hasiberria) saria irabazi zuen.
Hurrengo urtean, 2012-2013 denboraldian, lesio desberdinen ondorioz, hainbat partidu galdu izan arren, aurreko urteko zenbakiak eta estatistikak hobetu zituen eta All Star-ean haren lehenengo agerraldia egin zuen. Bertan Rising Start Challenge partiduan parte hartu zuen eta izugarrizko saskibaloi erakustaldia emateaz gain partidu hartako MVP-a (Jokalari Baliotsuenaren Saria) jaso zuen. Gainera, asteburu itzel horretan hiruko jaurtiketen txapelketa ere irabazi zuen.
Hurrengo denboraldian, Irving-ek ekialdeko konferentziako hasierako bostekoan antolatzaile modura hautatua izan zen, All Star Game-ean parte hartzeko. Ikaragarrizko partidua egin ondoren (31 puntu eta 14 asistentzia) MVP saria lortu zuen eta gainera, denboraldi hartan, estatistika bikainak izan zituen (20,8 puntu 6,1 asistentzi eta 3,6 errebote partiduko).
Bukatzeko, Irving-ek 2014-2015 denboraldeian bertan, LeBron-en laguntzaz, bere taldea NBA-ko finaletan sartzea lortu zuen, baina zoritxarrez, finaletako bigarren partidan lesionatu egin zen eta Cleveland-ek ez zuen NBA-ko txapeldunen eraztuna irabaztea lortu.
Bizitza pertsonala
Saskibaloiaz gain Irving-ek hainbat zaletasun ditu (abestu, dantzatu edo saxoa jo), hala nola, egunerokoa irakurtzea eta garatzea gustuko du. Bere aitabitxia, Rod Strickland, NBA-ko jokalari ohia da eta bere lehengusua unibertsitate mailan jokalari ontzat hartzen dute.
2011an, bere aitari unibertsitateko tituloa Duke-ko unibertsitatean bukatuko zuela hitz eman zion.
Azkenik, telebista mailan hainbat agerraldi izan ditu, besteak beste, PepsiMax-eko irargarki batean eta Disney Channel- eko atal batean. Iragarkiari dagokionez, aipatzekoa da nahiko ohiartzun izan zuela; pertsona nagusi bezala mozorrotu zen eta Estatu Batuetako saskibaloi kantxa batean bertan zeuden gainerako jokalariekin partidu bat jolastu zuela. Hasiera batean, gaitasun gabeko jokalariaren plantak egin zituen eta horrela beste jokalarien mespretxua jasan zuen. Baina denbora aurrera joan ahala bere benetako maila erakutsi zuen eta aipatutako jokalarien ezustekorako izaugarrizko jokaldiak egin zituen. Beraz, iragarki honek adierazi nahi duena zera da: ustez agerikoa dena ez da zertan horrela izan behar eta nolabait, petsona nagusiekiko errespetua eduki behar dugula.
Estatistikak
Denboraldi erregularra
Urte
|
Talde
|
JP
|
Tit.
|
Min.
|
%KJ
|
%3J
|
%JL
|
Err.
|
Asi.
|
Lap.
|
Tap
|
Pun.
|
2011-12
|
Cleveland
|
51 |
51 |
30.5 |
.469 |
.399 |
.872 |
3.7 |
5.4 |
1.1 |
.4 |
18.5
|
2012-13
|
Cleveland
|
59 |
59 |
34.7 |
.452 |
.391 |
.855 |
3.7 |
5.9 |
1.5 |
.4 |
22.5
|
Guztira
|
|
110 |
110 |
32.8 |
.459 |
.394 |
.862 |
3.7 |
5.7 |
1.3 |
.4 |
20.6
|
All-Star
|
|
2 |
1 |
29.5 |
.714 |
.500 |
.000 |
4.0 |
9.0 |
.0 |
.0 |
23.0
|