Kyle Chalmers (Port Lincoln (Australia) 1998ko ekainaren 25a) tximeleta eta estilo libreko modalitateetan espezializatutako igerilari australiarra da.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), hiru domina eskuratu zituen:
100 m estilo librean urrezkoa 47,58ko denborarekin Pieter Timmers belgikarra (zilarrezkoa, 47,80koarekin) eta Nathan Adrian estatubatuarra (brontzezkoa, 47,85koarekin)) garaituz.[1]
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.11,37ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.09,92ko denborarekin) eta Frantziakoaren (zilarrezkoa, 3.10,53koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: James Magnussen, James Roberts, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Matt Abood-ek.
4x100 m lau-estilo erreleboan, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.29,93ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.27,95ko denborarekin) eta Erresuma Batukoaren (zilarrezkoa, 3.29,24koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Mitch Larkin, David Morgan, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Jake Packard-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen berriro
100 m estilo librean zilarrezkoa 47,08ko denborarekin, Caeleb Dressel estatubatuarraren atzetik (urrezkoa, 47,02koarekin) eta Kliment Kolesnikov errusiarraren (brontzezkoa, 47,44koarekin) aurretik sailkatuz.
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.10,22ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.08,97ko denborarekin) eta Italiakoaren (zilarrezkoa, 3.10,11koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Matthew Temple, Zac Incerti, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Alexander Graham-ek.
4x200 m estilo librean, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 7.01,84ko denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa, 6.58,58ko denborarekin) eta ROC taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Thomas Neill, Zac Incerti, Mack Horton, Kyle Chalmers, Elijah Winnington eta Alexander Graham-ek.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, hiru domina irabazi zituen, zilarrezko bat eta brontzezko bi.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
01 !
|
100 m estilo librea, gizonezkoa[4]
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
03 !
|
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[5]
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
03 !
|
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[6]
|
2020
|
Tokio Japonia
|
02 !
|
100 m estilo librea, gizonezkoa[7]
|
2020
|
Tokio Japonia
|
03 !
|
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[8]
|
2020
|
Tokio Japonia
|
03 !
|
4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[9]
|
2024
|
Paris ( Frantzia)
|
02 !
|
100 m librea
|
2024
|
Paris ( Frantzia)
|
03 !
|
4x100 m librea
|
2024
|
Paris ( Frantzia)
|
03 !
|
4x100 m medley mistoa
|
Erreferentziak
- ↑ El nuevo rey de los 100 libres tiene 18 años. .
- ↑ «Kyle Chalmers» olympedia.org 2021-10-26an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Kyle Chalmers" Olympics.com 2021-10-26an begiratua
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak