Kushiro suprefetura (japonieraz: 渡島総合振興局, Kushiro-sōgō-shinkō-kyoku?)
Hokkaidoko suprefetura bat da eta Hokkaidoko laugarren hiri handiena du hiriburu, Kushiro hiria hain zuzen ere. 2009ko erroldaren arabera 261.883 biztanle ditu.
Geografia
Uhartearen ekialdean kokaturik dago. Barnealdea menditsua du, Akan mendilerroak mugatzen du suprefeturaren lurraldea, eta bertako mendi garaiena Meakan sumendia (1.499m) da. Mendialde honetan Akan Parke Nazionala eratu da.
Kostaldean Kushiro ibaiaren lautada zabala agertzen du, aintzira ugari dituena. Japoniako hezegune zabalenak daude bertan. Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala izendatu zuten 1987an eremu honetako biodibertsitatea babesteko.
Banaketa administratiboa
Hiriak:
- Kushiro (hiriburua, 182.263 biztanle)
Herriak:
Iruditegia
Kanpo estekak