Waffen-SS-ko garbitasun institutuaren kide izan zen eta, jakinaren gainean ez bazegoen ere, Belzec eta Treblinkakokontzentrazio-esparruetan eginiko jendetzen hilketan hartu zuen parte. Hasiera batean, zyklon B gasa tifusa gelditzeko erabiltzen zelakoan zegoen, Holokaustorako zela sumatu gabe. Jakin zuenean, Vatikanoraino zabaldu nahi izan zuen, baina ez zioten kasurik egin. Suediar diplomatiko bati ere egin ahalak egin zizkion Alemanian gertatzen ari zena zabaltzeko, baina ez honek eta ez Pio XII.a Aita Sainduaren ingurukoek ez zuten nazioarteko gizartea informatzerik lortu.
1945enGerstein Txostena idatzi zuen nazien kontzentrazio-esparruen helburuaren testigantza eginez. Idatzi eta berehala, bere buruaz beste egin zuen.