Kurt Eisner (Berlin, Prusia, 1867ko maiatzaren 14a - Munich, Alemania, 1919ko otsailaren 21a) alemaniar politikaria izan zen.
Biografia
Judua zen jatorriz, eta aldizkari eta egunkari sozialistak argitaratu zituen Berlinen, Nurenbergen eta Munichen. 1918ko urrian, Bavariako monarkiaren aurka altxatu, Errepublika aldarrikatu eta bertako Lehen Ministro eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen. Ofizial erregezale batek hil zuen.
Erreferentziak