Kuia-hazien olio

Kuia-hazien olio lantegia Prekmurje-n, Eslovenaian
Cucurbita pepo var. styriaca
Cucurbita pepo var. styriaca-ko hazi lehortuak

Kuia-hazien olioa (ingelesez: Pumpkin seed oil, alemanez: Kernöl edo Kürbiskernöl, eslovenieraz: bučno olje), erabat heldua dagoen kuia barietate espezifikoko (Cucurbita pepo) hazietatik lortzen den olio jangarria da. Europar Batasunean olioa jatorri deitura batek babesten du.

Gaur egun, olio hau esportazioko produktu garrantzitsua da Austriar eta Esloveniar Estiriako eskualdeetan. Cucurbita pepo var. styriaca (var. oleifera bezala ere ezaguna) barietatearen hazi txigortuak zapaltzen egiten da. Olio honen lehenengo idatzizko aipamena 1697. urtekoa da.

Kolore berde ilunetik argirako olio biskosoa da, dikromatismoa dauka.[1]

Erabilerak

Intxaur zapore bizia du eta gantz-azido poliinsaturatuetan aberatsa da. Entsaladarako saltsak eztiarekin eta oliba olioarekin eta beste batzuekin batera egiten dira.

Erreferentziak

  1. Kreft S and Kreft M (2007) Physicochemical and physiological basis of dichromatic colour, Naturwissenschaften 94, 935-939. On-line PDF

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!