Kowloongo harresi hiria

Kowloongo harresi hiria
九龍寨城
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Administraturiko Lurralde Bereziak Hong Kong
Hong Kongen banaketa administratiboaKowloon City barrutia
Jatorrizko izena九龍寨城
Geografia
Koordenatuak22°19′56″N 114°11′25″E / 22.332280555556°N 114.19027777778°E / 22.332280555556; 114.19027777778
Map
Demografia
Biztanleria50.000 (1990)
Informazio gehigarria
Sorrera1847

Kowloongo harresi hiria (txinera tradizionalez: 九龍城寨; txinera sinplifikatuz: 九龙城寨, jatorrian "九龍寨城" deitua), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen Kowloon gunean zegoen etxagunea zen. Etxaguneak 26.000 metro koadroko azalera zeukan.

Kokapena

Gotorleku militar moduan eraikia XX. mendearen hasieran, hamarkada askotan zehar, gotorlekua Erresuma Batuak kontrolaturiko Hong Kong koloniako Txinako enklabea izan zen. Txinatik etorritako etorkinak bizi izan ziren bertan, hirira lan egitera etorri eta etxebizitza duin bat erosteko dirurik ez zutelako Kowloongo harresi hirira joaten ziren. Pixkanaka, gotorlekua etxebizitza blokeek ordezkatu zuten, askotan, herritarrek eraikitakoak.

1980ko hamarkadan Txinako eta Erresuma Batuko gobernuek hiria eraisteko akordioa sinatu zuten. Azkenik, 1993an gobernuak eraikin multzoa eraitsi zuen eta bere tokian gaur egun bertan Kowloon Hiriko parkea dago. Horrez gain, etxaguneko eraikin historiko batzuk mantendu dira.

Demografia

1980ko hamarkadan Kowloon harresi hiriko 26.000 m²-etan 50.000 pertsona inguru bizi ziren, elkarren gainean eraikitako 10-12 solairuko etxebizitza blokeetan. Horren arabera, etxaguneak, sekula eraikitako dentsitaterik handiena izan zuen, kilometro koadroko 1.923.000 biztanle.

Etxagunearen barrualde osoan, kale estu eta ilunak zeuden.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!