Kosroes II.a[1] (570 aldean - Ktesifon, 628ko otsailaren 28a), batzuetan Khosrau II.a edo Khosro II.a deitua, Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 590-628 bitartean.
Bizitza
Maurizio Bizantzioko enperadorearen laguntzari esker lortu zuen erregetza. Laguntza horren truke zenbait lurralde Bizantzioren esku utzi behar izan zituen. Maurizio hil zutenean, eta haren lekua Fokas enperadoreak hartu zuenean, Kosroes II.ak Bizantziar Inperioa inbaditu zuen (Siria, Anatolia), Kaltzedoniaraino iritsi zen, eta Jerusalem eta Egipto konkistatu zituen. Baina, 622tik aurrera, atzera egin behar izan zuen, Heraklioren konkistek eraginik. Niniveko guduaren ondoren (628), iraultza bat izan zen gortean; Kosroes II.a epaitu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere seme Kavadh II.ak bakea sinatu zuen.
Erreferentziak